XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. FUNTZIO METABOLIKOA ETA ERREGULATZAILEA DUTEN PROTEINAK.

- Proteina katalitikoak (katalizatzaileak): ENTZIMAK.

- Arnaspeneko proteinak: METALOPROTEINAK.

- Proteina metabolismo-erregulatzaileak: PROTEHORMONAK.

- Proteina defendatzaileak: ANTIGORPUTZAK.

- Proteina kromosomikoak: NUKLEOPROTEINAK.

- Funtzio osmotiko eta garraiotzailea duten proteinek: ALBUMINA, Hgb.

Baraualdietan, proteinen eskasia lipidoena baino askoz ere kritikoagoa izaten da, eta honela, gorputzeko nitrogeno eduki guztitik 1 /3-a edo 1 /4-a galduz gero, hiltzea gauza segurua da.

Gai honi buruz eginiko ikerketak zera esaten digute: 24 ordutako baraualdi batean 10 - 15 grm. nitrogeno galtzen direla.

Proteina legez hau zenbat den jakiteko, nahikoa da 6,25 faktoreaz biderkatzea; honela eginez gero, emaitza honelakoa izango litzateke: 62,5 - 93,7 grm. proteina egunean.

Baina baraurik dagoen bati 100 grm. glukosa emanez gero, proteina eta nitrogeno galtze hau asko guttitzen da, 3 bat gramora jaitsiz, fenomeno honi ingelesek nitrogeno-sparing deitzen diote.

Gizon heldu baten dietak minimo proteiko optimo bat beti eduki behar du, azken hau gramo bat litroko dela estimatzen delarik.

Haurdunaldian, laktantzian, haurtzaroan eta ariketa fisiko denboretan balio hau bikoiztu edo hirukoiztu egiten da.

FAO /OMS informeak, minimo proteiko hau kalkulatzeko formula bat ematen du, (nitrogeno beharrizan bezala kalkulatzen du) R = (Vb + Fb + S + G) x 1,1 R= Eguneroko beharrizana kilo bakoitzeko.

(6,5 faktoreaz biderkatuz proteinen beharrizana lortuko dugu).

=vB Gernutik galtzen den Nsub2 kantitate basala / kilo eta egun bakoitzeko.

=fB Gorotzetatik galtzen den Nsub2 kantitate basala / kilo eta egun bakoitzeko.

S = Azaletik zehar galtzen den Nsub2 kantitate basala / kilo eta egun bakoitzeko.